C.M. BUEU - SIMEI

Historia

Klubaren babesleak
  • Simei
  • Concello de Bueu
  • Xunta de Galicia
  • NON
  • Deporte Galego
  • Deputación de Pontevedra
  • Abanca
  • Nauteka
  • Datafish
  • Pesqueras Gadimar
  • Ningbo Modern Tools
  • Cartón Atlantica
  • Ningbo Hansen Machinery
  • Verde
  • Area de Servicio Lapaman
  • Pay Pay
  • Sputnik
  • Restaurante A Centoleira
  • Restaurante Loureiro
  • Naviera Nabia
  • Impor4mill
  • SXKH

Club do Mar Bueu 1982an sortu zen Manuel Otero Perezen eskutik. Bueuko herriari tradizioz, pasioz, kulturalki errotutako eta exigentzia fisikoz betetako kirol bat egiteko  aukera luzatuz.

Harrezkero, Klubak kirolariak eta arraunlariak prestatzen ditu, bai maila fisikoan, bai giza mailan, betiere klubaren eta kirolaren balioen babespean: ilusioa, laguntasuna, sakrifizioa, entrega, elkartasuna eta konpromisoa.

Klubak sakrifizioa eta jarduera garatzeko lokal baten bilaketa izan zituen ezaugarri nagusitzat. Bere sorrerako hamarkadan, 80ko hamarkadan, izan zituen lehen kirol lorpenak, 1987an lehenengo, Espainiako Batel Txapelketara iritsiz eta 1989an gero, Klubeko Traineruaren lehen Bandera lortuz, etxean, Bueuko Udalaren V. Traineru Banderan.

90eko hamarkada instalazio iraunkorrak izateko zailtasunek eta administrazioen laguntza faltak markatu zuten. 1995 eta 1996 urteetan kluba instalaziorik gabe egon zen eta ontziek kalean amaitu zuten, herriko kaiaren sarreran. 1997an batelekin itzuli zen itsasora, eta hurrengo urtean, 1998an, Maruxia berriro itsasoratu zen.

Garai hartatik aurrera harrobiaren lanketak garrantzia hartu zuen berriro, batez ere emakumezkoen taldeekin. Harrobia klubaren jardun nagusi bilakatu zen eta berehala heldu ziren emaitzak: 2001eko Gizonezko Jubenilen Esapainiako Batelen Txapelketa eta 2002ko Emakumezko Seniorren Espainiako Batelen Txapelketa. Garai horretan emakumezkoen traineruen garrantzia handia izan zen, baita 2008ra arteko Gizonezkoen Maruxiaren LGT (Galiziako Traineruen Liga) partehartzea ere. Hurrengo urteak klubaren urterik gogorrenak izango ziren, taldea osatzeko aukerarik gabe, proiektu bateratuen ekimenetara jo beharko zuten, kasu honetan Club Vila de Cangasekin, Club de Remo Morrazo proiektuarekin, zeina aktibo egon zen 2012ko eta 2013ko denboraldietan. Urte horien ondoren, 2014an klubean taldea osatzea lortu zen, eta Maruxia LGTra itzuli zen, B ligara, urte horretan bertan A Ligara igotzea lortuz. 2014tik 2023ra Maruxia etengabe aritu zen LGT A-n lehiatzen.

Egungo zuzendaritzak, Manuel Juncal buru zuela, klubaren gidaritza hartu zuen 2015. urtearen amaieran, eta pixkanaka urtez urte sendotzen ari zen kirol-proiektu baten oinarriak finkatzen joan ziren, harrobia proiektuaren oinarri nagusi gisa landuz eta klubera babesleak eta masa soziala hurbilduz. 2018tik aurrera, kirol-emaitzak iritsi ziren: Batelen Galiziako Txapelketa senior mailan (2018, 2019 eta 2020), senior mailako Batelen Espainiako Txapelketa 2020an, gazteen Batelen Espainiako Txapelketa (2021), gazteen Trainerillen Espainiako Txapelketa (2021) eta 2022ko traineruen Espainiako Txapelketa. Gainera, 2021ean lehen aldiz parte hartu zen ACTko Eusko Label Ligara igotzeko Play Offean, 2022an lehen aldiz Kontxako Sailkapen Estropadan, eta 2023an, LGT Ako bigarren postua hirugarren urtez jarraian lortu ondoren eta ACTren Eusko Label Ligako igoera Play Offean hirugarren aldiz jarraian parte hartu ondoren, bigarren postua lortu zuten sailkapenean eta, horrela, Eusko Label Ligara igotzeko bi postuetako bat lortuz.