Babesleak
ACT, Elkartearen estatutuetan zehazten duen helburu garbi batzuekin jaio zen 2003ko uztailaren 2an:
- "Bizkaiko itsasoan zeharo errotuta dagoenkirol baten garapenean eta aurrerapeneanlagunduko duten era guztietako jarduera eta ekimenak bultzatzea."
- "Bizkaiko itsasoaren kostaldean zehar egin beharreko promozio turistiko eta kulturala (tradizioa, natura, gastronomia, eta abar)."
- Denboraldi osoan zehar ACTko estropadak antolatzen diren inguruetako jarduera eta ekitaldien bidez egiten diren herrien arteko hartu-eman kulturalak sendotzea."
Asmo guzti hauek kontutan hartuz, gaur egun estropadek zerikusi eta eragin handia izan dezakete helburu hauen lorpenean. Ez dezagun ahaztu, egun Kantabrian eta Galizian geratzen den bertako kirol bakarra dela arrauna eta garrantzitsuenetarikoa Euskal Herrian, beraz herri bakoitzaren historian eta kulturan zeharo errotuta dagoen kirol modalitate garrantzitsua dugu arrauna.
Txapelketako estropada berezi bat babestuz, edozein enpresa edo udaletxek izan dezake bere lekua ACTren kirol egutegian. Estropada eremu bat izanik, probaren antolakuntzak, inguruneak eta sortzen den giroak nahi adina ekintza turistiko eta kulturalak antolatzeko aukera eman diezazuke.
ESTROPADA BEREZIA:
Denboraldiko jardunaldi baten babeserako zuzenduta dagoen aukera da, proba hau Txapelketaren sailkapen nagusirako puntuagarria izango da. Estropada telebistaren bidez zuzenean emango da Bizkaiko itsasoan, era berean ingurune horretako komunikabide guztien jarraipen zuzena eta esanguratsua izango du.
BABESLEEN SAILA
943.49.34.07