Albisteak 2026
ELKARTEA
21 Urt 2026
2026ko lehen batzarra
Klubak Oiartzunen bilduko dira larunbat honetan.
ACT Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako denboraldi berriari begira dago, eta lehen urratsa larunbat honetan emango du, 2026ko lehen ohiko batzarra egingo baitu.
Klubak saio bikoitz batean bilduko dira 2025eko ekitaldiari amaiera emateko, ekonomia eta kudeaketa arloan. Gainera, bazkide berriei, Itsasoko Amari eta Chapelari, ongietorria emateko ere balioko du batzarrak. Baita maila galdu duten Kaiku eta Cabo da Cruz agurtzeko ere.


