Albisteak 2025

ELKARTEA

21 Eka 2025

ACTko bazkideen azken topaketa lehiaketa hasi aurretik

ACTko bazkideen azken topaketa lehiaketa hasi aurretik

ACTko bazkideak Derion bildu dira lehiaketa hasteko bi aste falta direnean.

ACTk ostiralean egin zuen 2025 denboraldiko Eusko Label Liga eta Euskotren Liga aurkezteko ekitaldia, eta larunbat honetan, bazkideek batzarra egin dute Hotel Seminarioan, Derion.

ACTk, lehenik eta behin, Elkartearen kudeaketaren eta esparru ekonomikoaren inguruko gaiak jorratu ditu, 2025eko lehen seihilekoa errepasatuz. Ondoren, denboraldi berriari begira landu beharreko azken gaiak jorratu dira.

Era berean, Batzarrak onartu egin du Joseba Fernández Arribas izendatzea ACTko Diziplina Epaile berri gisa, José María Redondoren ordez.
 

Itzuli