Albisteak 2024
LEHIAKETA
10 Abu 2024
Bermeo Urdaibaik bederatzigarren aldiz irabazi du Hondarribiko Bandera
Gorka Aranberriren mutilak nagusi izan dira 13. jardunaldian, estropada hasi eta buka.
Bermeo Urdaibaik bederatzigarren aldiz irabazi du Hondarribiko Bandera, 20:10,62ko denboran helmugaratuta. Lau luzeetan zehar izan dira azkarrenak bermeotarraak, eta etxeko traineruari, bigarren sailkatuari, 8 segunduko aldea atera diete. Gaurkoan hirugarrena donostiarra izan da eta Zierbenak amaitu du laugarren postuan: 11:21,40 eta 11:32,38ko denboretan gelditu dute kronoa, hurrenez hurren.
Lidergoa sendotu du beraz gaur ere Urdaibaik, eta eurena da lehen postua Eusko Label Ligan 149 punturekin. Zierbenak 136 ditu, Hondarribiak 118 eta Donostiarrak 117.
Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki
Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapelduna da matematikoki, Hondarribian bandera eskuratu ostean. Lanak 10:57,80ko denboran amaitu dituzte: lehen luzean donostiarra liderraren parean joanagatik, bigarren luzean bi traineruen arteko diferentzia aregaotzen joan da eta azkenean 15 segundoko errentarekin irabazi deite Juan Mari Etxabek prestauttako neskek. Hirugarren postuan Tolosaldeak amaitu du,11:21,40ko denboran gelditu dute kronoa eta laugarrenak oriotarrak izan dira 11:32,38k denboran ailegatuta.
Euskotren Ligako lidergoa Arraun Lagunakena izango da gaurtik aurrera beraz, eta momentuz 104 puntu ditu. Tolosaldearena da bigarren postua 79rekin eta puntutan berdinduta daude Orio eta Donostiarra 75ekin.



