Albisteak 2025

ELKARTEA

19 Eka 2025

CaixaBank Eusko Label Ligarekin eta Euskotren Ligarekin batera arituko da arraunean 2028ra arte

CaixaBank Eusko Label Ligarekin eta Euskotren Ligarekin batera arituko da arraunean 2028ra arte

Finantza-erakundeak eta Traineru Kluben Elkarteak babesletza akordioa berritu dute, 15 urteko aliantza batuz.

Traineruen Elkarteak (ACT) eta CaixaBankek babesletza berritu dute eta hamabi denboraldi beteko dituzte lankidetzan. Juan Pedro Badiolak, CaixaBankeko Ipar Lurraldeko Zuzendariak eta Borja Rodrigok, ACTko Presidenteak bi erakundeen arteko hitzarmena berritu dute CaixaBanken Ipar Lurraldeko Zuzendaritzaren egoitzan.

Sinaduraren ostean, bi erakundeen harremana berresten da. 2013. urtetik, elkarteak antolatutako lehiaketen egonkortasunerako akordio garrantzitsuenetarikoa da CaixaBank eta ACTren artekoa.

CaixaBanken izarrak Euskotren Ligako liderren maillota apaintzen jarraituko du. Eusko Label Ligan, bestalde, Patroi Onenaren CaixaBank maillotari izena ematen jarraituko du. Baita gizonezkoen lehiaketako garaikur preziatuari ere, CaixaBank koroari alegia. 12 partehartzaileen helburua izaten jarraituko du.

Gainera, Castro-Urdialesen jokatuko da beste behin CaixaBank Bandera. Aurten, gainera, bi lehiaketek izango dute jardunaldia data horretan, hortaz, Eusko Label Ligako XIII. CaixaBank Bandera eta Euskotren Ligako IX. CaixaBank Bandera egongo dira jokoan. Eliteko traineruek Kantabriako uretan jokatuko duten estropada bakarra uztailaren 27an izango da, finantza-entitatearen eskutik.

Bi aldeak pozik agertu dira sinadurarekin. "Lau urte gehiago dira arraunaren munduari lotuta. Horrek 2028ra arte eramango gaitu, ACTren ondoan 15 urte bbetez. Edo, bestela esanda, traineruen liga CaixaBanken historiako lurralde babesletzarik luzeenetarikoa bihurtuko da." adierazi du Juan Pedro Badiolak.

Borja Rodrigok, bere aldetik, uste du CaixaBanken babesa funtsezkoa dela: "CaixaBank babesle garrantzitsuenetako bat da guretzat, 13 denboraldiz ACTri laguntzen aritu ondoren erakusten den bezala, eta bere ekarpena ezinbestekoa da Eusko Label Liga eta Euskotren Liga garatzeko. Gainera, sinadura honen ondoren, ACTko hiru babesle nagusiek beste 4 urtez Elkartearekin duten konpromisoa berresten dute, 2028ra arte, egonkortasun handia emanez.", eta akordio horren garrantzia azpimarratu du, ACTko lehiaketak, arraunaren lehen maila, Galiziara, Kantabriara eta Euskadira iristea posible izan dadin.

CaixaBank, oso presente lurraldeko kirolean

Babesletza-estrategia, CaixaBankek lan egiten duen futbol- edo saskibaloi-klubez gain (SD Eibar, Baskonia edo Real Oviedo), lurraldeko kirolean ere ardazten da, pilota profesionalaren esponsorizazioarekin, 2013tik aurrera, eskupilotako laguntzari berriro ekin zitzaion buruz buruko txapelketaren babesle nagusi gisa, eta CaixaBank Mastersa; edo urtean zehar lurraldeko hainbat tokitan egiten diren herri-lasterketak

Itzuli