Albisteak 2025

ELKARTEA

20 Eka 2025

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga aurkeztuta, prest denboraldi berriari hasiera emateko

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga aurkeztuta, prest denboraldi berriari hasiera emateko

Ekitaldiaren ostean, traineruen eliteaz gozatzeko uztailaren 5era arte itxarotea baino ez da geratzen.
 

EITBren egoitzak hartu du aurtengo Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala. Besteak beste, autoritateak, babesleak, klubak eta komunikabideak elkartu dira Bizkaiako hiriburuan hastear den denboraldiari ongietorria emateko.

Aitziber Garmendia aktoreak aurkeztu du hirugarren urtez gala eta gaurkoan Pirata saxofonista izan du lagun. Hurbildu direnek ekitaldi ederraz gozatu dute.

EITBko Kiroletako Zuzendariaren, Joseba Urkiolaren ongietorria eta gero, egungo txapeldunak izan dira arratsaldeko lehen protagonistak. Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariek Euskotren Trofeoaren erreplika jaso dute Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren Sailburuaren eskutik. Bermeo Urdaibaiko arraunlariei, bestalde, CaixaBank koroaren erreplika, Lander Rubiok eman die, CaixaBanken Iparraldeko Empresen Zuzendari Komertzialak. Gainera, bermeotarrek Koroa originala propietatean eskuratu dute liga 5 aldiz modu ez-jarraian irabazita.

Hori aitzakiatza hartuta, aurtengo galan, bi ligetako golardoak izan dira protagonista. Miguel Angel Oribe eskultorearen obrak, biak ala biak. Miguel Angel bera, Alain Colunga eta Oiahan Cereijo arraunlari ohiak izan dira film labur dokumental bateko protagonistak. Filma ikusgai izango da gure webgunean eta YouTubeko kanalean.

Amaia Barredok, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, 2024ko denboraldiari itxiera eman eta arraunaren mundua 2025era begira jarri du.

Azkenik, Borja Rodrigok hartu du hitza denboraldi berriari ongietorria emateko eta ekitaldiari amaiera emateko. ACTko presidenteak eskerrak eman dizkie babesle guztiei eta zorte ona opa die kirolari guztiei.

Itzuli