Albisteak 2025
LEHIAKETA
21 Abu 2025
Igande honetan jokatu dira Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako estropadak Getarian
Gaur aurkeztu dira emakumezkoen II. Getariako Ikurrina-Iparragirre 75 urte Sari Nagusia eta gizonezkoen Getariako XVI. Ikurrina-Ameztoi SariaNagusia.
Aurkezpenean Udaletik Haritz Alberdi Alkatea, Ekaitz Esteban Kirol zinegotzia, Ane Loidi Berdintasun zinegotzia eta Ainitze Gereka Gaztediako zinegotzia izan dira. Getariako Arraun Elkartetik Xabier Goikoetxea presidentea eta Zuzendaritzako Joxe Manuel Gorostiaga, Markos Aizpuru eta Luis Azpeitia izan dira.
Lehenik, Emakumezkoen estropada jokatuko da. Gainera, Euskotren Ligako azken estropada izanik, bertan erabaki eta banatuko da Euskotren Ligako Saria ere. Sariak banatu ondoren, gizonezkoen estropadari emango zaio hasiera.
Azkenik, ACTk antolatuta eta Getariako Udalaren laguntzarekin, herri bazkaria ere izango da Harritarten.


