Albisteak 2025
ELKARTEA
22 Urr 2025
ACTk dopinaren aurkako 93 kontrol egin zituen 2025. denboraldian
2025. denboraldian, ACTk, Dopinaren Aurkako eta Osasunaren Kontrolerako Batzordearen bitartez, 93 kontrol egin dizkie Eusko Label Ligan, Euskotren Ligan eta bi lehiaketetako Play-Offetan parte hartu duten klubei. Guztira, 31 lagin jaso dira lehiaketan (26 gizonenak eta 5 emakumeenak) eta 62 lehiaketatik kanpo (41 gizonenak eta 21 emakumeenak).
Kontrolen eraginkortasuna areagotze aldera, "kirol eta kirol-diziplina partikularretan abusua izateko joera handiena duten debekatutako substantziak eta/edo metodoak" bilatuz, Eritropoiesiko Agente Estimulatzaileak 7 laginetan eta hazkundearen hormona Askatzen duten Faktoreak 3 laginetan (guztiak lehiaketatik kanpo bildutakoak) dauden aztertu zen.
Laginen analisi guztiak Bartzelonako IMIMeko Dopin Kontrolerako laborategiak egin ditu, Dopinaren aurkako Munduko Agentziak (AMA-WADA) homologatutako zentroak, eta emaitzek agerian utzi dute ez dagoela debekatutako substantziarik edo metodorik.
ACTk nabarmendu nahi du, dopinaren aurkako borrokan hartutako konpromisoan eta azken denboraldietako lankidetzari eusteko prestutasunarekin, Dopinaren Aurkako Euskal Agentziari ACTko kirolari guztien lokalizazioen fitxan sartzeko aukera eman zitzaiola aurreko denboraldi osoan. Hori guztia, beren eskumenen esparruan, egoki iritzitako kontrol guztiak egin ahal izateko eta, horrela, gure diziplinan dopinaren aurkako borroka bultzatzeko.


