Albisteak 2025
LEHIAKETA
30 Uzt 2025
Igande honetan hartuko ditu Lekeitiok Euskotren eta Eusko Label Ligetako estropadak
Bizkaiako herriak hartuko ditu XL El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala eta XIV. Euskotren Bandera.
Gaur eguerdian aurkeztu dira, Lekeition, XL El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala eta XIV. Euskotren Bandera.
Aurkezpen ekitaldian izan dira Ander Aldazabal, Lekeitioko Alkatea; Iñaki Badiola, Lekittarra Elecnorreko Presidentea; Izaskun Robles, Lekeitiko Kiroletako Zinegotzia; Julen Ensunza, El Correo egunkariko ordezkaria; eta Joana Etxabe, Lekeitioko Kutxabanken bulegoko Zuzendaria.
XIV. Euskotren Banderako lehen txanda 11:25ean hasiko da. XL El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala, berriz, 12:20an.


