Albisteak 2025
LEHIAKETA
30 Eka 2025
Denboraldiko zerrendak argitaratu dira!
5 egun besterik ez dira geratzen denboraldia hasteko
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako taldeek denboraldiko zerrendak aurkeztu dituzte. Lehiaketako Epailearen onespenarekin, Bilboko uretan uztailaren 5ean hasiko diren bi lehiaketetako arraunlarien zerrendak argitaratu berri dira webgunean. Horrela, Eusko Label Ligako klubek hogei jardunaldi izango dituzte CaixaBank Koroa altxatzeko datorren irailaren 21ean, Portugaleteko uretan, eta Euskotren Ligako taldeek, aldiz, 16 jardunaldi izango dituzte abuztuaren 24ean Getarian Euskotren Garaikurra altxatzeko.


