Albisteak 2011

  • 13 Uzt 2011
    PASIO LARUNBATA KANTABRIAKO URETAN
    PASIO LARUNBATA KANTABRIAKO URETAN

    San Miguel Liga-Mapfre Koroak Pedreñaraino egingo du txangoa, urte askotan ikusi gabeko parekotasuna nagusi dela.

    Astillerok lidergoari eusteko egingo du arraun, Pedreñak ohorezko txandara hurbiltzeko, eta Castrok eta Camargok sailkapeneko zulotik urruntzen saiatzeko.

  • 07 Uzt 2011
  • 29 Eka 2011
    BILBOKO IBAIA PROTAGONISTA IZANGO DA ASTEBURU HONETAN BILBOKO III BANDERAREKIN ETA EL CORREO BANDERAREKIN
    BILBOKO IBAIA PROTAGONISTA IZANGO DA ASTEBURU HONETAN BILBOKO III BANDERAREKIN ETA EL CORREO BANDERAREKIN

    Bilbo, 2011. ekainak 29a. Bilboko ibaia 2 estropaden eszenatoki bilakatuko da asteburu honetan: San Miguel Liga - Mapfre Korori dagokion Bilboko III Bandera eta, Euskotren Ligako El Correo Bandera izango dira protagonistak. Bi estropadak aurkezten izan dira Sabin Anuzita jauna, Bilboko Kirol Zinegotzia, Borja Rodrigo jauna, BAFko presidentea eta Deustu ATko zuzendaria eta. Iñaki Mikeo, ACTko Gerentea.

  • 20 Eka 2011
  • 12 Eka 2011
    SAN MIGUEL LIGAK 9. DENBORALDIARI EKINGO DIO, BORDELEN JOKATUKO DEN ESTROPADAREKIN, ETA BABESLE BERRIAREKIN: MAPFRE
    SAN MIGUEL LIGAK 9. DENBORALDIARI EKINGO DIO, BORDELEN JOKATUKO DEN ESTROPADAREKIN, ETA BABESLE BERRIAREKIN: MAPFRE

    Santanderko Jaialdi Jauregiak San Miguel ligako aurkezpen ekitaldia hartuko du ekainaren 11n. Kirolariak, klubak eta pasa den sasoiko zale onenak saritzen dituen gala izango da.

  • 11 Eka 2011
    DENA PREST 2011KO SAN MIGUEL LIGA - MAPFRE KOROA HASTEKO
    DENA PREST 2011KO SAN MIGUEL LIGA - MAPFRE KOROA HASTEKO

    Ekainaren 11n ACT elkartearen urteko laugarren batzarra egin da Santanderren. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu dute batzarrean.

  • 09 Eka 2011
    BORDELEKO BI BANDEREN AURKEZPENA
    BORDELEKO BI BANDEREN AURKEZPENA

    Asteazkenean, ekainak 8, Bordeleko bi banderen aurkezpen ekitaldia egin da Burtsaren Jauregian, Bordeleko Komertzio Ganberaren egoitzan. TROPHEE BORDEAUX CASINO LUCIEN BARRIERE Bandera eta GRAND PRIX CCI DE BORDEAUX Bandera aurkeztu ziren.

  • 07 Eka 2011
    MAPFRE ETXEAK SAN MIGUEL TRAINERU LIGAKO HURRENGO EKITALDIA BABESTUKO DU
    MAPFRE ETXEAK SAN MIGUEL TRAINERU LIGAKO HURRENGO EKITALDIA  BABESTUKO DU

    - MAPFREk urte baterako akordioa hitzartu du Traineru Kluben Elkartearekin

    - Akordioari esker, San Miguel Ligako garaileari ematen zaion trofeoak "MAPFRE KOROA" izena hartuko du.

    - MAPFRE etxeak "Patroi onenaren" saria ere emango du, babeslearen izena erakutsiko duen gorri koloreko maillotarekin

  • 13 Mai 2011
    ACTK ETA EUSKOTRENEK ETXE HORREK EMAKUMEZKOEN LIGA BESTE URTEBETEZ BABESTEKO AKORDIOA BERRITU DUTE
    ACTK ETA EUSKOTRENEK ETXE HORREK EMAKUMEZKOEN LIGA BESTE URTEBETEZ BABESTEKO AKORDIOA BERRITU DUTE

    Akordioa maiatzaren 13an, ostiralez, sinatu da Tren Konpainiak Donostian daukan egoitzan.

  • 18 Api 2011
    ACT ELKARTEAREN PRENTSA AGIRIA
    ACT ELKARTEAREN PRENTSA AGIRIA

    Apirilaren 10ean DEIA egunkarian argitaratutako notizian esaten denez, Maynar jaunak informatu eta informazioa bildu duela dio. Informazio nahiko, legez kanpoko metodoen inguruan bere aurka egin diren akusazioei erantzuteko: "Datuak eskatu ditut dagoeneko, eta ikusi nahi nituen gauzaki kusi ditut. Mesedez eskatzen dut, Kaikuko hematokrito eta hemoglobina datuak iker ditzaten. Traineru horretako arraunlarien balioak azter ditzatela. Ziur nago arraunlariren batek ez lukeela Tourreko dopinaren aurkako azterketa gaindituko. Zergatik dira hain ezberdinak Urdaibai eta Kaikuren balioak? Ez da batzuk besteek baino haragi gehiago jaten dutelako. Balio horiek Tourrean azalduko balira, zaintzapean egongo lirateke beti Tourreko dopinaren aurkako erakundeen begietara". Apirilaren 17an EL CORREO egunkarian elkarrizketa egin zioten Marcos Maynar medikuari, eta honakoa esan zuen: "Ni ere informatu egin naiz, eta ACT elkarteak hematokrito eta hemoglobina azterketetako datuetatik ikusi eta ondorioztatu ahal izan dudanez, Tourrean aritzen diren kirolarien balioak Kaikun aritzen direnenak baino askoz handiagoak lirateke. Ez dakitena da, klub horretako arraunlariren bati txiza egin arazi dioten edo ez, EPO sustantzia bilatzeko, eman dituzten balio altuak aintzat hartuta. Hori ACT elkarteari galdetu beharko zaio".

 

Orria: 3, guztira: 4