Albisteak 2025
ELKARTEA
13 Abe 2025
Branka 2026ko denboraldiari begira jarri du ACTek
Gaur goizean ACTk urteko azken batzarra egin du eta bertan bi lehiaketetako araudiekin lotutako hainbat gai eztabaidatu dira, bai eta Elkartearen alderdi ekonomikoak eta kudeaketari buruzkoak ere.
Traineru Kluben Elkarteak 2025eko seigarren eta azken ohiko batzarra egin du gaur goizean. Hiruhileroko hitzorduan, klubek urteari dagokion ekitaldi ekonomikoarekin eta, oro har, kudeaketarekin lotutako alderdiak errepasatu dituzte.
Gainera, bazkideek indarrean dauden araudiak aldatzeko hainbat proposamen eztabaidatu dituzte, hala nola antolaketa eskuliburua, diziplina araudia edo lehiaketa araudia. Onartutako eguneratze guztiak 2026ko denboralditik aurrera jarriko dira indarrean.
Era berean, Euskotren eta Eusko label ligen 2026ko kirol egutegia osatzen jarraitzeko, bazkideek lehen urratsa eman dute datorren denboraldiari hasiera emango dion kanpoko estropada bat egiteko akordioa onartuta, zeina laister aurkeztuko den.
Azkenik, Elkarteak ALNrekin (Asociación Liga Noroeste) duen Hitzarmenaren luzapena onartu du 2026ko abenduaren 31era arte.


