Albisteak 2025

LEHIAKETA

21 Abu 2025

Igande honetan jokatu dira Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako estropadak Getarian

Igande honetan jokatu dira Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako estropadak Getarian

Gaur aurkeztu dira emakumezkoen II. Getariako Ikurrina-Iparragirre 75 urte Sari Nagusia eta gizonezkoen Getariako XVI. Ikurrina-Ameztoi SariaNagusia.

Aurkezpenean Udaletik Haritz Alberdi Alkatea, Ekaitz Esteban Kirol zinegotzia, Ane Loidi Berdintasun zinegotzia eta Ainitze Gereka Gaztediako zinegotzia izan dira. Getariako Arraun Elkartetik Xabier Goikoetxea presidentea eta Zuzendaritzako Joxe Manuel Gorostiaga, Markos Aizpuru eta Luis Azpeitia izan dira.

Lehenik, Emakumezkoen estropada jokatuko da. Gainera, Euskotren Ligako azken estropada izanik, bertan erabaki eta banatuko da Euskotren Ligako Saria ere. Sariak banatu ondoren, gizonezkoen estropadari emango zaio hasiera.

Azkenik, ACTk antolatuta eta Getariako Udalaren laguntzarekin, herri bazkaria ere  izango da Harritarten.

Itzuli