Albisteak 2025
LEHIAKETA
10 Uzt 2025
Petronor, Zierbenako banderen babesle
Petronorrek Zierbenako uretan jokatzen diren estropadetako bi banderak babesten ditu 1984az geroztik
Zierbenako Arraun Elkarteak gaur goizean, Bahia Bizkaia Gasen instalakuntzetan, Ziebenako uretan jokatuko diren bi estropadetako banderak aurkeztu ditu, Petronor babesle dutenak.
1984an jokatu zen lehenengo probatik, Petronorrek leial eutsi dio etengabe Banderaren babesari, eta nabarmentzekoa da egun Petronor Bandera dela estropaden egutegian enpresa batek babestutako bakarra. Zierbenako Arraun Kirol Elkartearekin eta herriko bizilagunekin batera, Petronor urtez urte inplikatu da Zierbenarentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honen antolaketan.
Aurten, lehenengo eta behin, emakumezkoen Euskotren txapelketari dagokion IX. Petronor Bandera jokatuko da. Zortzi traineruk parte hartuko dute, bi taldetan, eta 1,5 itsas-milia egin beharko dituzte, bi luzetan eta ziaboga bat eginez dira txanda bakoitzean. Parte-hartzaileak aurreko jardunaldian Donostian lortutako sailkapenaren arabera lehiatuko dira: Arraun Lagunak Donostia, Orio Orialki, Tolosaldea, Zumaia Delteco, Hibaika Jamones Ancín, Astillero Eneryt Servicios, Nortindal Donostiarra eta Hondarribia Bertako Igogailuak.
Bestalde, gizonezkoen proban XLII. Petronor Bandera jokatuko da. Hiru txandatan, Eusko Label Ligako launa traineruk 3 itsas-milia egin beharko dituzte guztira, ibilbideko lau luzeren halakoa, hiru ziabogarekin. Kasu honetan, parte hartzaileak honako hauek izango dira: Orio Orialki, Zierbena Bahias de Bizkaia, Bermeo-Urdaibai, Naiz Homes Donostiarra, Orsa Hondarribia, Getaria, Club de Remo de Ares, Ondarroa Kide, Lekittarra Elecnor, Kaiku, San Juan CMO Valves eta CR Cabo da Cruz.
Petronorri buruz
Petronor, Kutxabankek babestutako Repsol taldeko sozietatea, Espainiako findegirik handienetakoa da, Bilboko Portuan kokatuta dauden erregai sintetikoen ekoizpen-lantegiak eta hiri-hondakinak balorizatzeko instalazioak osatutako deskarbonizazio-hubeko buru.
Hub honen sorrerak hidrogeno berriztagarriaren arloko asmo handiko proiektuak abian jartzea ekarri du. 2023ko irailean, Petronorrek Europan garatutako 2,5 MWeko elektrolizagailua jarri zuen martxan, eta harez geroztik energiaz hornitzen ditu Energy Intelligence Center eta mugikortasun arloko proiektuak.
Era berean, luze gabe, 10MWeko elektrolizagailua izango du, eta honi esker, erregai sintetikoen instalazioa martxan jarri ahal izango du, zero isurpen garbiak bermatuz eta Europako automobilgintzarako zein ezin elektrifika daitekeen mugikortasunerako funtsezkoa den konbustio-motorra mantentzea ahalbidetuz.


