Albisteak 2025
LEHIAKETA
16 Uzt 2025
Pasai Donibanek II. Gertu Eraikuntzak Bandera eta IV. Valves Bandera hartuko ditu larunbat honetan
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bosgarren jardunaldian jokoan egongo diren banderak aurkeztu dira gaur goizean Donibanen. II. Gertu Eraikuntzak Bandera izango da jokatuko den lehena. Emakumezkoen txapelketaren ondoren, gizonezkoen ligako IV CMO Valves Bandera hasiko da. Iker Diez, CMO Valveseko gerentea, Teo Alberro, Pasaiako alkatea, Natitxu Etxarri, Pasaiako Zinegotzia, Jose Miguel Beraza, Pasai Donibane Koxtapeko zuzendaria eta Julen Rodriguez, Pasaiako Kirol zinegotzia izan dira ekitaldiko buru.
Estropadak, larunbat honetan 17:20tik aurrera jokatuko denak, estropada eremu berri bat estreinatuko du, ziaboga bakarrera eta bi luzeetara. Traineruak banan-banan eta erlojuaren kontra lehiatuko dira. Euskotren Ligako tripulazioek Puntetako kantinaren parean egingo dute ziaboga, eta Eusko Label Ligako tripulazioak itsaso zabalera irtengo dira, ibilbide osoan zehar itsas baldintza ezberdinak topatuz.


