Albisteak 2025
ELKARTEA
20 Eka 2025
Udara aurreko azken arraunkadak
Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala EITBren Bilboko egoitzan ospatuko da.
Bi aste falta dira ACTek antolatutako lehiaketak hasteko eta data hauetan ohikoa denez, gaur arratsaldean, Euskotren eta Eusko Label Ligen aurkezpen gala egingo da.
Agintariak, babesleak, arraunlariak, klubetako ordezkariak, komunikabideak… EITBren egoitzan izango dira 2025eko denboraldiari ongietorria emateko asmoz.
Aitziber Garmendia Aktoreak zeremonia-maisu lanak egingo ditu Pirata saxofonista ondoan duela. Iazko txapeldunek, Bermeo Urdaibaik eta Donostia Arraun Lagunakek, CaixaBank koroaren eta Euskotren trofeoaren erreplika bana jasoko dituzte hurrenez hurren.


